Blog hau 2016/17 ikasturtean G02 Berritzegunean egingo den Gizarte Zientzietako mintegian aipatzen diren zenbait baliabide jasotzeko sortu da.
2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena
2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea
2016/17 ikasturtean egindakoa
Bost saio:
- La pesta negra (DBH 2)
- Globalització i agricultura (DBH 3)
- La guerra civil espanyola des del bàndol de la república (DBH 4)
1. Ikasturterako planteamendua eta curriculum berria.
- Proposamena: partaideek ideia edo gai bat aukeratu eta unitate edo proiektu bat diseinatzea.
- Curriculum berriari buruzko aurkezpena: konpetentzien markoa, arazo-egoerak, unitateak antolatzeko gidoiak...
2. Proiektuak / UDak
- Zenbait sekuentzia aurkeztu: immigrazioari buruzko unitateak, zinea eta historia...
- Proiektuak eta unitate didaktikoak diseinatzen laguntzeko gidoiak.
3. Kataluniako programa bat: Textos per llegir i aprendre Ciencies Socials
- Planteamendua: Introduccio
- Unitateak:
- La pesta negra (DBH 2)
- Globalització i agricultura (DBH 3)
- La guerra civil espanyola des del bàndol de la república (DBH 4)
- Unitate bat aztertzeko galderak eta jarduera
4. IKTen erabilera
- Baliabideak eta ideiak
- Partaidearen ekarpena: Google Classroom
5. Irakasle berritzaile batzuen lana eta mintegiaren ebaluazioa.
2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
IKTak ohiko baliabidetzat erabiltzen dituen irakasle bat
José Luis Redondok, Úbedako Sagrada Familia ikastetxeko irakaslea, IKTen erabilera zabala egiten du.
Beste gauza batzuen artean, DBHko ikasleen blogak sustatu egin ditu:
Hemen ikus daiteke bere ikasle berriekin erabiltzen duen aurkezpena.
Beste gauza batzuen artean, DBHko ikasleen blogak sustatu egin ditu:
- Gaiagrafia (DBH 3)
- Clasehistoriasafa (DBH)
Hemen ikus daiteke bere ikasle berriekin erabiltzen duen aurkezpena.
2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena
Gamification, jostagarritasuna, ludificación...
Gamification arazoak eta erronkak proposatzean jolasen pentsamoldeak eta mekanismoak aplikatzea da, jolasari lotuta ez dauden testuinguruetan. Iturria
Beste definizio bat: "Jokoen diseinu-elementuak erabiltzea testuinguru ez-ludikoetan" (Werbach eta Hunter, 2013, hemen aipatuta)Artikulu honetan, besteak beste, 'gamifikazioa' eta 'jolasetan oinarritutako ikaskuntza' kontzeptuen aldea argitzen saiatzen da egilea.
Gamificatuaula web gunean hainbat irakaslek ideiak, informazioa, erreferentziak... ematen dituzte.
Tácticas blogean 'gamification' ereduan kokatzen diren hiru adibide aurkezten dira. Haietan zuzenean sartzeko, hemen daude loturak:
Beste adibide batzuk:
- ORIENTE PRÓXIMO EN JUEGO
- EARTHxODUS
- ESPANYA EXPRESS / Ikasleek idatzitako azalpen bat
- Maila eta arlo ezberdinetako adibideak
2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea
2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena
Konpetentzia digitala oinarrizko hezkuntzaren curriculumean
HITZEZKO ETA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO KONPETENTZIA
Konpetentzia digitala
● Informazioa: informazioa bilatzeko eta Interneten nabigatzeko estrategia ugari erabiltzeko gai izan behar du norberak, eta jasotako informazioa irazten eta kudeatzen jakin behar da. Horrez gainera, sarean informazioa partekatzeko guneetan nori jarraitu jakin behar da, kritikoa izan behar da aurkitutako informazioarekin, eta informazio horren baliozkotasuna eta sinesgarritasuna egiaztatu behar da.
Artxiboak, edukiak eta informazioa gordetzen eta etiketatzen jakin behar da, zehaztuta izan behar ditu norberak haiek biltegiratzeko estrategiak, eta gordetako informazioa eta edukiak berreskuratzen eta kudeatzen jakin behar da.
● Komunikazioa: linean komunikatzeko tresna sorta zabala erabili behar da (mezu elektronikoak, txatak, SMSak, berehalako mezularitza, blogak, mikroblogak, foroak, wikiak); hau da, norberaren asmoari hobekien erantzuten dioten komunikazio digitaleko moduak eta modalitateak hautatzen jakin behar da. Finean, gai izan behar du norberak jasotako komunikazio motak kudeatzeko eta hartzailearen arabera egokitzeko komunikazioko erak eta modalitateak.
Horrez gainera, teknologia hainbat zerbitzurekin (esaterako, lineako komunitateekin, gobernuarekin, ospitaleekin eta osasun-etxeekin, banketxeekin eta beste askorekin) elkarreragiteko erabil daitekeela jakin behar da, eta sare sozialetan eta lineako komunitateetan nola parte hartzen den jakin behar da, ezagutzak, edukiak eta informazioa partekatzeko. Horiek guztiak egiteko, sareko etiketa-arauak ulertu behar dira, eta arau horiek norberaren testuingurura aplikatzeko gauza izan behar da, nork bere nortasun digitala sor dezan.
Era berean, hainbat tresna digital eta zenbait baliabide maiztasunez eta konfiantzaz erabiltzeko gai izan behar du norberak, beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko, baliabideak, ezagutzak eta edukiak ekoizten eta eskuragarri jartzen.
● Edukiak sortzea: askotariko formatu, plataforma eta ingurunetan eduki digitalak sortzeko gai izan behar du norberak, eta tresna digitalak erabiltzen jakin behar da produktu multimedia orijinalak sortzeko eta lehendik dauden edukiak uztartu eta eduki berriak sortzeko; eta hori guztia egin behar da jakinda nola aplikatzen diren (zer erabilera eta erreferentzia duten) informazioei eta baliabideei dagozkien lizentziak.
Horrekin batera, programazioaren printzipioak ulertu behar dira eta programa baten oinarrian zer dagoen jakin behar da, programa informatikoetan, aplikazioetan eta gailuen konfigurazioetan aldaketak egiteko.
● Segurtasuna: sareko arriskuak eta mehatxuak ulertu behar dira, eta norberaren gailu digitalak babesten eta segurtasun-estrategiak eguneratzen jakin behar da.
Era berean, pribatutasunarekin lotutako gaiak aintzat hartuta eta datuak nola biltzen eta erabiltzen diren kontuan hartuta, jakin behar da nork bere burua mehatxuen, iruzurren eta jazarpen zibernetikoen aurrean babesten, norberaren datuak ganoraz gordeta eta besteen pribatutasuna errespetatuta.
Era berean, teknologien erabilerak dakartzan osasun-arriskuak ulertu behar dira; alde horretatik, ergonomiaren alderdiak landu behar dira, eta bereziki nabarmendu behar da informazioaren teknologien gehiegizko erabilerak asaldatu egin ditzakeela banakoaren portaera eta bizikidetza, eta mendekotasuna eragin dezakeela. Horrez gain, teknologiaren erabilerak ingurumenarekiko dituen alderdi onuragarriak eta kaltegarriak azpimarratu behar dira.
● Arazoak konpontzea: gerta daitezkeen arazo tekniko errazak hautematea eta horiek konpontzeko gauza izatea dakar dimentsio honek.
Era berean, gai izan behar da beharrizan teknologikoak aztertu, ezarritako helburuari dagokion tresna egokia aukeratu eta atazak ebazteko, eta hori guztia balizko irtenbideak eta tresna digitalak modu kritikoan ebaluatuta egin behar da.
Teknologia digitalak erabiltzeko gauza izan behar du norberak, produktu berritzaile-sortzaileak egiteko eta arazo kontzeptualak konpontzeko, bai banaka, bai lankidetzan.
Azkenik, konpetentzia digitala hobetzeko eta eguneratzeko zer premia dituen jakin behar du norberak, bizi-esparruen erronka berriei aurre egite aldera.
2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)