2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

Proiektu batzuk euskaraz


Aro Berria Kazeta proiektuaren helburua egunkari digital bat egitea da. Halere, egunkari honen albisteak ez dira gaur eguneko kontuak: XV. eta XVIII. mendeen bitartean, hau da, Aro Berrian, Euskal Herrian izandako gertakizunei buruzko berriez osatu behar da.



Hamaika Haizetara proiektuan honako ataza proposatzen da: kanpoko pertsona bati ikasleen herria edo hiria erakusteko, toki horren historiari buruzko informazio ematea (nola eta noiz sortu zen, nola bilakatu zen urte edo mendeetan zehar...). Horretarako, denbora-lerro bat osatuko da. 




XXI. Mendearen Erronkak unitatea hiru lan-sekuentziatan antolatuta dago. Modu independentean lantzeko aukera ematen dute, bakoitzak zentzu propioa baitu.
  •  Lehen sekuentzia ("XXI. mendearen argi-ilunak") mende honetako erronka handietarako hasierako hurbilketa da. Sekuentziaren amaierako emaitza gisa, zuzendariarentzako gutuna idatzi behar dute ikasleek, gizarte-desoreken gaiari buruzko euren iritziak garatuta. 
  •  Bigaren sekuentziak (“Errealitatea ikertzen”) arestian ikusitako zenbait erronkaren analisia eta azterketa sakontzea du helburu. Kasu horretan, idatzizko ikerketa-lana egin behar da, eta ahoz azaldu beharko da ikaskideen aurrean. 
  •  Hirugarren sekuentziak (“Eta orain, antzerkia") antzerki-generoa lantzen du. Aurreko sekuentzietan landuriko gaietan oinarrituta, antzerki-obra txiki bat egitea eskatzen zaie ikasleei, eta Ikastetxean antzeztea.


Gaztelaniazko bertsio bat: Los retos del siglo XXI




Giza Migrazioak sekuentzia didaktikoan migrazio-mugimenduak aztertzen dira. Fokea zenbait partsonaren istorioetan jartzen bada ere, geografia eta historiarekin erraz lotu daiteke.




Joan-Etorriko Bidaiak proposamen didaktikoan Europatik Amerikara eta Amerikatik Europara populazio mugimendua landuko da. Hiru momentu historiko aukeratu dira:
  • Kristobal Kolonen garaia 
  • Espainiako guda zibiletik eta frankismotik Amerikara ihes egin zutenen migrazioa 
  • Gaur egungo latinoamerikarren inmigrazioa Espainiara.


Migrazioaren gaiarekin lotutako beste unitate bat gaztelaniaz: Los movimientos de población

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina