2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

'Dibermintegiak'

G02 Berritzegunean aspaldi hasi ginen Bigarren Hezkuntzako letretako esparruarekin lotutako mintegietan aurkezten ziren baliabideak blog irekietan konpartitzen. Sarrera honetan aipatutako blog hauen loturak jarriko ditugu, bakoitzaren elementu bat azpimarratuz.

LEHENENGO 'DIBERMINTEGIA'

Blog hau 2007tik 2011ra erabili zen. Hasiera batean Curriculum Anitzeko programan (hau da, Dibertsifikazio Kurrikularraren gelan; hortik 'diber' osagaia izenean) lan egiten zuten irakasleei zuzenduta egon zen, baina gero Gizarte Zientzien eta Hizkuntzen didaktikan orokorrean zentratu zen.


http://dibermintegia.blogspot.com.es/

Garai hartan webquest batzuk aurkeztu ziren eta mintegikide batzuek ere webquestak sortu eta ikasleekin erabili zituzten.

Blogean webquesten inguruko orri bat ikus daiteke. Une honetan lotura gehienak galdu badira ere (zerbitzaileak desagertzen dira, egileek kendu egiten dituzte...), hemen ditugu bi adibide: Al filo de la noticia (hizkuntza lantzeko pentsatuta bada ere, gertaera historiko baten inguruan lan egiteko ideiak eman ditzake) eta Postimpresionismo (jatorrizko webquesta desagertu da, baina blog honetan sekuentzia jaso dela dirudi). 

Euskarazko web quest batzuk ikusteko lotura. Horien artean Industri Iraultza azpimarratu nahi dugu.

11/12 DIBERMINTEGIA: IKTen erabilera didaktikoa letretako esparruan

2011/12 ikasturteko mintegian IKTen inguruko edukiak lehenetsi ziren. Gainera, partaideek haien blogak eta beste motatako baliabide digitalak sortu zituzten. Zoritxarrez, haietako asko ez daude jadanik eskura.

Mintegi hartan aurkeztutako gauza guztien artean, biltegi hau azpimarratu nahi genuke: Eskola 2.0 programaren barruan objektu digitalak eta ikasketa baimenen bidez ekoiztutako baliabideak zerrendatzen dituen bi lotura.

12/13 DIBERMINTEGIA:  IKTen erabilera didaktikoa BHko letretako esparruan

IKTen erabileran sakontzeko, mintegian eduki desberdinak landu ziren: irakasleen ekarpenak eta zenbait tresnatan trebatzeko jarduerak, informazioa, baliabideen aurkezpenak...


http://dibermintegia1213.blogspot.com.es/


Ikasturte hartan partaideek Google Site guneak sortu zituzten. Hemen aurki daitezke loturak.

13/14 DIBERMINTEGIA: IKTen erabilera didaktikoa BHko letretako esparruan

Ikasturte hartan, beste gauza askoren artean, orduan berriak ziren tresna batzuk hezkuntzan nola erabili tratatu zen eta bideoak sortzeko teknika landu zen.


http://dibermintegia1314.blogspot.com.es/
Baliabide teknologikoen artean, QR kodeak hezkuntzan tratatu ziren. Sarrera honetan irakur daitezke ideia batzuk.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina