Bigarren Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bigarren Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

'Dibermintegiak'

G02 Berritzegunean aspaldi hasi ginen Bigarren Hezkuntzako letretako esparruarekin lotutako mintegietan aurkezten ziren baliabideak blog irekietan konpartitzen. Sarrera honetan aipatutako blog hauen loturak jarriko ditugu, bakoitzaren elementu bat azpimarratuz.

LEHENENGO 'DIBERMINTEGIA'

Blog hau 2007tik 2011ra erabili zen. Hasiera batean Curriculum Anitzeko programan (hau da, Dibertsifikazio Kurrikularraren gelan; hortik 'diber' osagaia izenean) lan egiten zuten irakasleei zuzenduta egon zen, baina gero Gizarte Zientzien eta Hizkuntzen didaktikan orokorrean zentratu zen.


http://dibermintegia.blogspot.com.es/

Garai hartan webquest batzuk aurkeztu ziren eta mintegikide batzuek ere webquestak sortu eta ikasleekin erabili zituzten.

Blogean webquesten inguruko orri bat ikus daiteke. Une honetan lotura gehienak galdu badira ere (zerbitzaileak desagertzen dira, egileek kendu egiten dituzte...), hemen ditugu bi adibide: Al filo de la noticia (hizkuntza lantzeko pentsatuta bada ere, gertaera historiko baten inguruan lan egiteko ideiak eman ditzake) eta Postimpresionismo (jatorrizko webquesta desagertu da, baina blog honetan sekuentzia jaso dela dirudi). 

Euskarazko web quest batzuk ikusteko lotura. Horien artean Industri Iraultza azpimarratu nahi dugu.

11/12 DIBERMINTEGIA: IKTen erabilera didaktikoa letretako esparruan

2011/12 ikasturteko mintegian IKTen inguruko edukiak lehenetsi ziren. Gainera, partaideek haien blogak eta beste motatako baliabide digitalak sortu zituzten. Zoritxarrez, haietako asko ez daude jadanik eskura.

Mintegi hartan aurkeztutako gauza guztien artean, biltegi hau azpimarratu nahi genuke: Eskola 2.0 programaren barruan objektu digitalak eta ikasketa baimenen bidez ekoiztutako baliabideak zerrendatzen dituen bi lotura.

12/13 DIBERMINTEGIA:  IKTen erabilera didaktikoa BHko letretako esparruan

IKTen erabileran sakontzeko, mintegian eduki desberdinak landu ziren: irakasleen ekarpenak eta zenbait tresnatan trebatzeko jarduerak, informazioa, baliabideen aurkezpenak...


http://dibermintegia1213.blogspot.com.es/


Ikasturte hartan partaideek Google Site guneak sortu zituzten. Hemen aurki daitezke loturak.

13/14 DIBERMINTEGIA: IKTen erabilera didaktikoa BHko letretako esparruan

Ikasturte hartan, beste gauza askoren artean, orduan berriak ziren tresna batzuk hezkuntzan nola erabili tratatu zen eta bideoak sortzeko teknika landu zen.


http://dibermintegia1314.blogspot.com.es/
Baliabide teknologikoen artean, QR kodeak hezkuntzan tratatu ziren. Sarrera honetan irakur daitezke ideia batzuk.

2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

Irakasle berritzaile batzuen erreferentziak

Gizarte Zientzietan irakas-estrategia berritzaileak eta ikasleen konpetentziak garatzen laguntzeko ahaleginak egiten dituzten lau irakasleren lana aipatu nahi dugu:

Virginia Capilla. IES Antonio Calvín (Almagro)

Bideo honetan ikasleek 'proiektuen gela' nola duten antolatuta azaltzen dute:



Hona hemen irakasle honen bloga: Socialescalvín

Jarduera batzuk:
 

José Luis Redondo. Sagrada Familia (Úbeda)

Blog honetan argitaratutako mezua. 

Ikasleek sortutako joko baten aurkezpena:


Fernando Trujilloren blog sarrera honetan José Luis Redondok jokoen erabilerari buruz argitaratutako zenbait testu aipatzen dira.
 

Manuel Jesús Fernández Naranjo. IES Virgen del Castillo (Lebrija)

Blog honetan argitaratutako mezua. 

Irakasle honen ikuspuntua eta lana laburtzen duen azalpen laburra:




Bideoan aipatzen dituen zenbait proiektu:
Siria lo tiene todo
La historia es puro teatro
Víctimas y verdugos

Hitzaldi bat Flipped Classroom ereduari buruz.

 

Arrate Uranga. Ondarroa BHI


 
Irakasle honek sortutako hiru unitate:

DESBERDINTASUN SOZIALAK ETA KULTURALAK (DBH2)
GIZA GARAPENAREN DESBERDINTASUNAK (DBH3)
DESBERDINTASUN SOZIOEKONOMIKOAKGAURKO MUNDU ANTOLAKETAN (DBH4)

2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

IKTak ohiko baliabidetzat erabiltzen dituen irakasle bat

José Luis Redondok, Úbedako Sagrada Familia ikastetxeko irakaslea, IKTen erabilera zabala egiten du.

Beste gauza batzuen artean, DBHko ikasleen blogak sustatu egin ditu:
Jostagarritasuna edo gamification ikuspuntutik ekoiztutako proposamen didaktikoak ere erabiltzen ditu, adibidez, Colonizadores de Marte.

Hemen ikus daiteke bere ikasle berriekin erabiltzen duen aurkezpena. 


2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

Gamification, jostagarritasuna, ludificación...

Gamification arazoak eta erronkak proposatzean jolasen pentsamoldeak eta mekanismoak aplikatzea da, jolasari lotuta ez dauden testuinguruetan. Iturria
Beste definizio bat:  "Jokoen diseinu-elementuak erabiltzea testuinguru ez-ludikoetan" (Werbach eta Hunter, 2013, hemen aipatuta)
Artikulu honetan, besteak beste, 'gamifikazioa' eta 'jolasetan oinarritutako ikaskuntza' kontzeptuen aldea argitzen saiatzen da egilea.

Gamificatuaula web gunean hainbat irakaslek ideiak, informazioa, erreferentziak... ematen dituzte.


Tácticas blogean 'gamification' ereduan kokatzen diren hiru adibide aurkezten dira. Haietan zuzenean sartzeko, hemen daude loturak:
Beste adibide batzuk:

2017(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

Konpetentzia digitala oinarrizko hezkuntzaren curriculumean


HITZEZKO ETA HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO KONPETENTZIA 

Konpetentzia digitala 

Informazioa: informazioa bilatzeko eta Interneten nabigatzeko estrategia ugari erabiltzeko gai izan behar du norberak, eta jasotako informazioa irazten eta kudeatzen jakin behar da. Horrez gainera, sarean informazioa partekatzeko guneetan nori jarraitu jakin behar da, kritikoa izan behar da aurkitutako informazioarekin, eta informazio horren baliozkotasuna eta sinesgarritasuna egiaztatu behar da. 
Artxiboak, edukiak eta informazioa gordetzen eta etiketatzen jakin behar da, zehaztuta izan behar ditu norberak haiek biltegiratzeko estrategiak, eta gordetako informazioa eta edukiak berreskuratzen eta kudeatzen jakin behar da.

Komunikazioa: linean komunikatzeko tresna sorta zabala erabili behar da (mezu elektronikoak, txatak, SMSak, berehalako mezularitza, blogak, mikroblogak, foroak, wikiak); hau da, norberaren asmoari hobekien erantzuten dioten komunikazio digitaleko moduak eta modalitateak hautatzen jakin behar da. Finean, gai izan behar du norberak jasotako komunikazio motak kudeatzeko eta hartzailearen arabera egokitzeko komunikazioko erak eta modalitateak. 

Horrez gainera, teknologia hainbat zerbitzurekin (esaterako, lineako komunitateekin, gobernuarekin, ospitaleekin eta osasun-etxeekin, banketxeekin eta beste askorekin) elkarreragiteko erabil daitekeela jakin behar da, eta sare sozialetan eta lineako komunitateetan nola parte hartzen den jakin behar da, ezagutzak, edukiak eta informazioa partekatzeko. Horiek guztiak egiteko, sareko etiketa-arauak ulertu behar dira, eta arau horiek norberaren testuingurura aplikatzeko gauza izan behar da, nork bere nortasun digitala sor dezan. 

Era berean, hainbat tresna digital eta zenbait baliabide maiztasunez eta konfiantzaz erabiltzeko gai izan behar du norberak, beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko, baliabideak, ezagutzak eta edukiak ekoizten eta eskuragarri jartzen. 

Edukiak sortzea: askotariko formatu, plataforma eta ingurunetan eduki digitalak sortzeko gai izan behar du norberak, eta tresna digitalak erabiltzen jakin behar da produktu multimedia orijinalak sortzeko eta lehendik dauden edukiak uztartu eta eduki berriak sortzeko; eta hori guztia egin behar da jakinda nola aplikatzen diren (zer erabilera eta erreferentzia duten) informazioei eta baliabideei dagozkien lizentziak. 

Horrekin batera, programazioaren printzipioak ulertu behar dira eta programa baten oinarrian zer dagoen jakin behar da, programa informatikoetan, aplikazioetan eta gailuen konfigurazioetan aldaketak egiteko. 

Segurtasuna: sareko arriskuak eta mehatxuak ulertu behar dira, eta norberaren gailu digitalak babesten eta segurtasun-estrategiak eguneratzen jakin behar da. 

Era berean, pribatutasunarekin lotutako gaiak aintzat hartuta eta datuak nola biltzen eta erabiltzen diren kontuan hartuta, jakin behar da nork bere burua mehatxuen, iruzurren eta jazarpen zibernetikoen aurrean babesten, norberaren datuak ganoraz gordeta eta besteen pribatutasuna errespetatuta. 

Era berean, teknologien erabilerak dakartzan osasun-arriskuak ulertu behar dira; alde horretatik, ergonomiaren alderdiak landu behar dira, eta bereziki nabarmendu behar da informazioaren teknologien gehiegizko erabilerak asaldatu egin ditzakeela banakoaren portaera eta bizikidetza, eta mendekotasuna eragin dezakeela. Horrez gain, teknologiaren erabilerak ingurumenarekiko dituen alderdi onuragarriak eta kaltegarriak azpimarratu behar dira. 

Arazoak konpontzea: gerta daitezkeen arazo tekniko errazak hautematea eta horiek konpontzeko gauza izatea dakar dimentsio honek. 

Era berean, gai izan behar da beharrizan teknologikoak aztertu, ezarritako helburuari dagokion tresna egokia aukeratu eta atazak ebazteko, eta hori guztia balizko irtenbideak eta tresna digitalak modu kritikoan ebaluatuta egin behar da. 

Teknologia digitalak erabiltzeko gauza izan behar du norberak, produktu berritzaile-sortzaileak egiteko eta arazo kontzeptualak konpontzeko, bai banaka, bai lankidetzan. 

Azkenik, konpetentzia digitala hobetzeko eta eguneratzeko zer premia dituen jakin behar du norberak, bizi-esparruen erronka berriei aurre egite aldera.

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

DBHko programazio osoa proiektuen bidez

http://tacticasc.blogspot.com.es/2013/06/un-curriculum-de-ciencias-sociales-en.html
Blog mezu honetan Manuel Jesús Fernández Naranjo irakasleak DBHko Gizarte Zientziak proiektuen bidez lantzeko proposamen bat aurkezten du.



2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

Proiektu batzuk euskaraz


Aro Berria Kazeta proiektuaren helburua egunkari digital bat egitea da. Halere, egunkari honen albisteak ez dira gaur eguneko kontuak: XV. eta XVIII. mendeen bitartean, hau da, Aro Berrian, Euskal Herrian izandako gertakizunei buruzko berriez osatu behar da.



Hamaika Haizetara proiektuan honako ataza proposatzen da: kanpoko pertsona bati ikasleen herria edo hiria erakusteko, toki horren historiari buruzko informazio ematea (nola eta noiz sortu zen, nola bilakatu zen urte edo mendeetan zehar...). Horretarako, denbora-lerro bat osatuko da. 




XXI. Mendearen Erronkak unitatea hiru lan-sekuentziatan antolatuta dago. Modu independentean lantzeko aukera ematen dute, bakoitzak zentzu propioa baitu.
  •  Lehen sekuentzia ("XXI. mendearen argi-ilunak") mende honetako erronka handietarako hasierako hurbilketa da. Sekuentziaren amaierako emaitza gisa, zuzendariarentzako gutuna idatzi behar dute ikasleek, gizarte-desoreken gaiari buruzko euren iritziak garatuta. 
  •  Bigaren sekuentziak (“Errealitatea ikertzen”) arestian ikusitako zenbait erronkaren analisia eta azterketa sakontzea du helburu. Kasu horretan, idatzizko ikerketa-lana egin behar da, eta ahoz azaldu beharko da ikaskideen aurrean. 
  •  Hirugarren sekuentziak (“Eta orain, antzerkia") antzerki-generoa lantzen du. Aurreko sekuentzietan landuriko gaietan oinarrituta, antzerki-obra txiki bat egitea eskatzen zaie ikasleei, eta Ikastetxean antzeztea.


Gaztelaniazko bertsio bat: Los retos del siglo XXI




Giza Migrazioak sekuentzia didaktikoan migrazio-mugimenduak aztertzen dira. Fokea zenbait partsonaren istorioetan jartzen bada ere, geografia eta historiarekin erraz lotu daiteke.




Joan-Etorriko Bidaiak proposamen didaktikoan Europatik Amerikara eta Amerikatik Europara populazio mugimendua landuko da. Hiru momentu historiko aukeratu dira:
  • Kristobal Kolonen garaia 
  • Espainiako guda zibiletik eta frankismotik Amerikara ihes egin zutenen migrazioa 
  • Gaur egungo latinoamerikarren inmigrazioa Espainiara.


Migrazioaren gaiarekin lotutako beste unitate bat gaztelaniaz: Los movimientos de población